0

HAURREN BABESGABETASUN EGOERETAN ESKU HARTZEKO PROTOKOLOA ETA PROZEDURAK

Posted by Eibarko Berritzegunea on 2012/12/11 in Lidergoa, eskolako zuzendaritzak eta hezkuntza sareak, Orokorra |

Eskualdeko Berritzeguneak eta Ikuskaritzak bailarako ikastetxeen Zuzendariekin elkar lanean, saio bat izan genuen Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren eta Donostiako Udaleko Ongizate Zuzendaritzaren artean landutako “Haurren Babesgabetasun Egoeretan esku hartzeko protokoloa eta prozedurak” ezagutzeko.

Horretarako, Lurraldeko Ikuskari Burua den Jose Mª Murgialday jauna eta 2. zonaldeko Ikuskari Burua dena, Xabier Egizabal jauna, gurekin izan ziren dokumentuaren azalpenak emateko asmoz.

Saioan, 30 Zuzendariek parte hartu zuten eta bertan ikastetxeetan bizi ditugun zenbait egoerei buruzko argibideak eman ziren. Interesgarria litzateke mezua ikastetxeetan zabaltzea eta konpartitzea.

Azalpenean erabilitako PPTa honen azpian duzue. Baita ere sinatutako protokoloa. Sakatu hemen

Kontuan izan hau Donostiako Udalak sinatu duena dela eta gure eskualdeko udalekin erabili beharko duguna egokitzeko dagoela. Eibarko kasuan, Berritzeguneko Zuzendaria eta Gizartekintza Teknikaria, harremanetan gaude jadanik gaia lantzeko.

Etiquetas:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Copyright © 2012-2018 Eibarko Berritzegunea G03 All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.4, from BuyNowShop.com.